Zertan nabilen lanean nahi duzu jakin?
Nahiz eta oraindik "sukaldatzen" ari den, ostiral honetarako "EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" liburuaren lehen aleak jasoko ditugu, eta Sestaoko Gaztegunean, 19:00etan, lehen aldiz aurkeztuko dugu. Liburu hau elkartasun kolektiboaren emaitza da, izan ere, lana inprimatzeko gastuen zati bati aurre egiteko diru-bilketa kanpaina bat...
BESTE BEHIN ERE, HELBURUA LORTU DUGU!!!!
Zaila zirudien. Kanpaina hasi zenean, lagun guztiek, nire lanak babesten duen jendeak, zuen ekarpena egin zenuten eta behar zenaren herena lortu genuen 3 egun eskasetan. Une horretatik aurrera, gauza oso desberdina izan zen. Baina tantaka-tantaka, batzen jarraitu genuen. Egunero pentsatu behar nuen argitalpena partekatu nezakeela animatzeko,...
AURRERA DOA KANPAINA!!!!
"EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK", horrela goaz diru biltzeko kanpainarekin, argitaratzeko gastuen zati bat ordaindu ahal izateko. Asko dirudi baina lehenengo egunetan lagunek eta ezagunek egiten dute ekarpena. Zailena orain dator. Zabaldu zure lagunen artean, jende gehiago ezagutzeko: Mari, Basajaun, Jentilak, Sorginak, Lamiak, Herensugea,...
HASI DA KANPAINA
Beti esaten dut ez daukadala argitaletxe handirik atzean, baliabide handiekin, komunikabideekin harreman zuzenak dituena... Baina zuek zaudete, zuek zarete garrantzitsuena. Beste behin ere, "EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" liburu interaktiboa argitaratu ahal izateko dirua biltzeko kanpaina berri hau hasi dugu. Liburu horretan 16 kontakizun...
Bada, bai, hilabeteetako lanaren ondoren, laster crowdfunding kanpaina berri bati ekingo diogu, edizio-gastuen zati bat ( % 50 inguru) ordaintzeko behar dugun dirua biltzeko. Oraingoan argitalpen bat kaleratuko dugu, "EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" izenburupean, "Euskal Herriko ipuin mitologikoak" liburuari jarraipena emango diona,...
2026. URTEKO AZOKAK
Urte interesgarria izango da zentzu horretan. Lehen aldiz, EGUZKILORE LIBURUAKek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egiten diren liburu azoka gehienetan parte hartuko du. Irudian zerrenda osoa ikus dezakezue; ez gara guztietan egongo, baina bai gehienetan: Arrieta, Mungia, Barakaldo, Amurrio, Santurtzi, Bilbo, Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia,...
2026. urtearen hitzaldiak. Non eta noiz
Hitzaldiekin Deustun hasi, eta gero Tafalla, Barasoain, Beasain, Algorta, Otsagabia, Ortuella, Mendigorria, Barakaldo... gelditu barik urtearen lehenengo hilabete hauetan. Honez gain, azoketan ere topatuko gaituzue, aurrerago aipatuko ditugu zeinetan hartuko dugu parte.
2026. urtearen bila. Bagoaz!!!
2025. urte izugarria bizi ostean, indarberrituta nator, ideia asko buruan: gure mitología, umeentzako liburuak, Martín Alustizaren azken lana -hilko da edo hilko dut?-, Joseba Etxebarrietaren berragerpena, Pepe Sarria edo Eizagirre inspectorea... Puff!!! Zenbat bide jorratzeko, ezta? Nondik joko dugu? Zuk esan... Bidalidazu zure iritzia eta gero...
DURANGOKO AZOKA 2025
Gezurra badirudi ere, Durangoko Azokaren astean gaude berriro. Urtero bezala, hatxe egongo naiz, ostiraletik -abenduraren 5tik- astelehenerarte -abenduaren 8ra- Goienkale 53-54an kokatuta dagoen EGUZKILORE LIBURUAKen Standean. Nire azken eleberri beltza izango dut, baita euskal mitologiari buruz egindako lanak ere. Zuen zain egongo naiz, agurtzeko,...








