EGUZKILORE LIBURUAK aurkezpena egingo du Bilboko Liburu Azokan

Eguzkilore Liburuak-en standa Bisitatzera Gonbidapena
Eguzkilore Liburuak argitaletxeak gonbidapen berezia egiten du Bilboko Liburu Azokara hurbiltzeko, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean ospatuko den hitzordu literarioan.
Irakurzaletasuna, sormen literarioa eta euskarazko liburu berriak ezagutzeko aukera zabala eskaintzen duen azoka honetan, Eguzkilore Liburuak-en standa bisitatzeko aukera egongo da, egileekin elkartuz eta sinadura-saio bereziez gozatzeko. Gainera, ostiral honetan, maiatzak 29an, arratsaldeko 19:00etan Eguzkilore Liburuak aurkezpena egingu du karpa nagusian, ibilbidea, parte hartzen duten idazleak, haien lanak... ezagutzeko tartea eskainiz.
Standean bilduma berriak, klasiko maiteak eta haur zein helduentzako proposamen bereziak aurkituko dira, beti ere kalitatezko edizioa.
Bilboko Liburu Azoka kultur topagune paregabea da, eta Eguzkilore Liburuak-en standa bisitatzea aukera egokia da liburu berriak deskubritzeko eta irakurketaren plazera partekatzeko. Eleberri beltzak beraien lekua izango dute ere, noski, Euskal Herrian girotutak.
Informazio gehiago eta argitalpenen inguruko xehetasunak eskuratzeko, gomendagarria da argitaletxearen orria kontsultatzea.