UDAN ERE... LAN EGITEN!!!

21/06/2026


Iritsi da uda, beroa, oporrak... Baina, erritmoa jaitsiko dudan arren, ez naiz sormen-lanean geldituko, egun hauetan aurrera egiten jarraituko baitut, oraingo honetan irail-urrian argitaratuko dudan lana amaitzen. Oraingo honetan euskara hutsezko proiektua izango da, Euskal Herriko zenbait elementu ezagutzeko balioko duen haurrentzako liburua -edo bi-. - Eta nortzuk izango dira protagonistak? - galdetuko diozu zeure buruari. Izan ere, espero ditugun bi izaki niminoen abentura ugaritan lagunduko gaituzte, umeek haiek ezagutuz goza dezaten eta, aldi berean, era ludiko eta dibertigarrian ikas dezaten.

Bera "Galtza" da, helduagoa, gogoetatsuagoa, ile ederra du eta bere begi urdinak itsasoa egun eguzkitsu batean bezain ederrak dira . Bestea, berriz, "Gorri" da, urduri, barregarri, oldarkor, arauak behar den guztietan hausteko daudela pentsatzen du... Biek eramango gaituzte fantasiaren eta sinesmenen mundura, edo, besterik gabe, bizi garen lurraldea, errituak, ohiturak, animaliak... hobeto ezagutzera gonbidatuko gaituzte.

Gozatu udaz eta, itzultzean, Galtza eta Gorrik lehen abenturan hartuko zaituzte.

Share