"EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" AURKEZTEKO UNEA HELDU DA

04/05/2026


Nahiz eta oraindik "sukaldatzen" ari den, ostiral honetarako "EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" liburuaren lehen aleak jasoko ditugu, eta Sestaoko Gaztegunean, 19:00etan, lehen aldiz aurkeztuko dugu. Liburu hau elkartasun kolektiboaren emaitza da, izan ere, lana inprimatzeko gastuen zati bati aurre egiteko  diru-bilketa kanpaina bat -crowdfunding- martxan jarri nuen. Eta helburua lortu genuen. Horrela Euskal Herriaren antzinako sinesmenen biziraupena eta hedapenaren alde egiten dugu, zehazki preindoeuropea den mitologiari dagokionez. Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako ondare immateriala, guregana iritsi da zaindu beharreko ondare gisa. Ostiralean Sestaon eta larunbatean Gernikako LIBERAn giro ona izango duzue. Aurkezpena, sinadurak, zozketa... MILA ESKER ETA... AURRERA!!!!

Share