Zertan nabilen lanean nahi duzu jakin?



Hiru, bi, bat... Hasiko gara! Bai, bai... azken ukituak eman eta dirua biltzeko crowdfunding kanpaina hasiko dugu "BADIRA, BAGARA" argitaratu ahal izateko, Euskal Herriaren mitologia beste modu batean erakutsiko digun lana. Dagoeneko baditugu laguntzeagatik lortuko dituzuen sarien diseinuak: liburua bera, kamisetak, katilu edo lamina mitologikoak,...

Otsailaren 22an, Villamonteko kultur etxean, "Liburuetan txonbo" izenpean idazleekin solasaldia burutuko da. Bertan Unai Elorriaga, Lizar Begoña eta hauxe idazten duena -Aritza Bergara- parte hartuko dugu. Animatu eta etorri, idazleen lana ezagutzera, euskera, Ibilaldia 2024 Getxon ospatuko da eta.

Hasiko gara "IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA" zabaltzen. Biharko GARA egunkariarekin eta NAIZen web gunean aukera izango duzue prezio bereziarekin eskuratzeko. Izugarrizko liburu interaktiboa!!!! Ez galdu aukera!!!!

Jaso berria dugu azken lana, "Izena duen guztia omen da" liburu interaktiboa. Berton izaki magikoen aurkezpena, ilustrazioa, argazkia ikusi dezakezu, baita bideo izugarriak QR bidez. Hemendik gutxira aurkezpena egingo dut eta Durangoko Azokan erosteko prest egongo da, baita zure herriko liburudendan ere.

Uda heltzer ari da eta berarekin batera aktibitateak burutzeko momentua: Lemoizko eskolara joango naiz, mitologiari buruz hitz egitera txikiekin, idazle giza nagusiekin. Hurrengo ekainaren 24an Nafarroara noa, Oteitzara, udako solstizioa eta mitologiari buruz aritzeko. Eta Uztailearen 9an Gorlizen "Kata literarioa" egingo dugu, liburuei buruz hitz...

Ostegun honetan, Sestaoko Musika Eskolan, nire ibilbide literariari errepasua emango diogu, bertoko produktuak daztatzen ditugun bitartean. Modu ezberdina liburuei buruz hitz egiteko, ez duzu uste?