URTERO BEZALA, DURANGOKO AZOKAN EGONGO GARA

28/11/2026


Urtero bezala, laster aurkituko nauzue abenduaren 4tik 8ra bitartean ospatuko den Durangoko Liburu Azokan. Bertan egongo dira irakurleen eskura 2026an argitaratutako nire bi lanak, "Euskal Herriko kondaira mitologikoak" eta "Galtza eta Gorri" haurrentzako liburua, hain zuzen ere. Horiekin batera, "Badira, bagara. Euskal Herriko izaki eta sorkari mitologikoak", "Izena duen guztia omen da" eta beste asko.

Eguzkilore Liburuak elkartearen standean aurkituko nauzu, Haizea Lopezekin batera, Goienkalen 46-47-48. Elkar agurtzeko, besarkatzeko eta, nahi duenari, lan hauek egiteko itxaroten zaituztet. 

Laster arte, lagunak!!!

Share