Zertan nabilen lanean nahi duzu jakin?

Ostiralean Alacanten egon nintzen, euskal mitologiari buruzko hitzaldia burutzen. 15 lagun hurbildu ziren, guztiak bertokoak eta euskara ikasten, izugarria. Gero gaztelerazko hitzaldia eta... jendea ez zen sartzen Fahrenheit kafetegi-liburudenda. Hurrengo egunean Valentziako Euskal Etxean, umeekin hasieran eta nagusiekin geroxeago. Eta bukatzeko,...

Eta, zalantzarik gabe, une egokia da eguneroko bizitzan laguntzen dizuten pertsona bereziren bati opari bat egiteko. Edo autoopari bat, noski. Ni Bilboko Lápices liburudendako stand-ean sinatuko dut. Eta Sorgin Liburudendak standa jartzen duen liburu-azoketan. Baina, horrez gain, zure konfiantzazko liburu-dendara joan zaitezke nire liburuak...

KORRIKA

01/04/2022

Berriro martxan da, geldiezina den Korrika. Euskararen aldeko lasterketarekin bat egiten dut, beti bezala. Mundu globalizatu eta uniforme honetan, zain dezagun gure altxorra. Ez gara hobeak, ez gara txarragoak, ezberdinak baizik.

BIBA ZUEK

30/03/2022

Gaurko eguna polita izan da, Plentzian jaso baitut lagun baten bisita. Agus Barandiaran etorri da eta musika eta mitologian egin ditudan lan eta ekarpenei buruz hitz egin dugu ETB 1ko "BIBA ZUEK" programarako.

Bai, bai... azken bolada honetan, hitzaldiak ematen ari naiz herri ezberdineko eskoletan eta kultur aktibitate moduan. Euskal mitologiaren pertsonaiak, udako eta neguko solstizioak... Abartzuza, Iruña, Portugalete, Barakaldo, Ataun, Donostia... Euskal Herriko txoko guztietara gure kultura zabaltzen!!!

Aurrera doa 2022an, eta proiektu berrietan aurrera egiten jarraitzen dugu. Horietako bat euskal mitologiari buruzko lana izango da. Bertan, mitologiako pertsonaia, izaki, ente, numen... nagusiak aurkeztuko ditugu.

Mila esker nire ondoan egoteagatik bukatzear dagoen urte honetan. 2022. urte zoragarria opa dizuet. Gozatu bizitzaz eta jarraitu nire liburuak irakurtzen urte askotarako. AURRERA KARAJO!!!

2021. urtearen bukaerarekin batera, hurrengo urtean aurrera atera nahi ditudan egitasmoak aipatzeko momentua heldu da. Besteak beste "Jentilak" sagaren hirugarren liburua, "Lurpeko mundua" izenburua edo antzekoarekin argitaratuko duguna. Baina, gainera, euskal mitologiari buruzko lan berria ere landu nahi dut. Bertan, gure mitologiaren gehien...

Beste urte batean, Durangoko Azoka euskal idazleen eskaparatea izan da. Baina, horrez gain, topagune izugarria ere berton lagunak, beste idazle, irakurle, musikari... ea egoten direlako. Argazki honetan bizi dugunaren laburpen giza jartzen dut, hainbeste besarkada eta irribarre ezin direlako kabitu hemen. Etorri zaretenei, ezin izan dute baina...