"JENTILAK" bigarren zatia prestatzen ari gara

21/03/2021

"Jentilak. Gure arbosoen azken sekretua"ren izugarrizko harreraren ondoren, 2021. urte honetan trilogia honetako bigarren liburuaren azken zuzenketak egiten ari gara. 

Joseba Etxebarrieta eta Irati Ulibarrena ikerketa berri batearen erdian egongo dira berriro. Pirineoetako aran galduetan abentura berri bat biziko dute eta, bertan, gure mitologia paper garrantzitsua jokatuko du. Agureen kontakizunak baino ez dira izango? Edo, agian, mitoen bitartez gertatutakoaren berri emango digute kondairak eta sinesmenak?