BADOA AURRERA EUSKAL MITOLOGIARI BURUZKO IKASTAROA UNEDen

06/11/2026

Lehenengo aldez, Bergarako UNEDen bitartez, eta Eusko Jaularitzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak lagunduta, Euskal Herriko mitologiari buruzko ikastaroa burutzen ari gara. Lehenengo saioak egin ostean poz-pozik gaude jendearen erantzunarekin. Gure lurraldeko eskualde ezberdineko pertsonak parte hartzen ari dira, baita estatuko beste lekuetatik ere (A Coruña, Valentzia...) eta, nola ez, diasporatik, Argentinatik. Matrikulazio exito honek antolatzaileak ere harritu ditu, eta gai honen inguruan dagoen interes handia eta proposamenaren egokitasuna erakusten du.

Kontzeptu orokorrak ikusi ostean, naturarekin dugun harremana aztertu dugu, ze nolako numenak agertzen dira atal honetan (Lur edo Amalur, Ortzi, Eate, Traganarru, Lanaide...). Orain Mari jainkoxa eta hurbilekoak landuko ditugu (Maju, Sugaar edo Sugoi, Atarrabi eta Mikelats, behigorri edo zezengorri), erraldoiak (Basajaun-Basandere, Jentilak, Torto, Herensuge, Mairiak...), beste izaki ezberdin batzuk: niminoak (Galtzagorriak, Mikolasak...), galdutako arimak edo espirituak (Mateo Txistu, Erio, Etxejaun...), erdi gizaki erdi animaliak (Lamiak, Gizotso, Maide, Ireltso...). Eta bukatzeko, sorginei buruz hitz egingo dugu. 

Hauxe guztia aurrera ateratzeko lagun batzuen bideo laburrekin osatzen dut (Juan Manuel Etxebarria, Jon Etxebarria "Txontxe", Asisko Urmeneta), baita azken urte hauetan nire lanaren emaitza diren sortutako irudi, grabazio eta bideoekin ere. Dinamikoagoa, erakargarriagoa. Izan ere, horrela ikasi eta transmititu behar da gure mitologia, eta horrek erakarri eta gehiago jakin nahi izatea ekarriko digu. 

Eskerrik asko guztiei eta aurten ezbaduzu aukerarik izan ikastaroa egiteko... hurrengo urtean bueltatuko garelakoan nago. AURRERA!!!!

Share