2023. URTEKO HELBURUAK

22/01/2023

Atseden hartu eta indarrak kargatu ondoren, 2023 honetarako ezarri ditudan helburuei heltzen hasi naiz. Horien artean bi hauek nabarmentzen dira:

  • "MANOS ENSANGRENTADAS" eleberriaren bigarren zatia. Oraindik ez du titulurik, baina lortuko dut.
  • euskal mitologiako lan berri bat, kasu honetan haurrei eta ikastetxeei zuzendua. Ilustrazioak, pertsonaiak aurkezteko testu laburrak, bideoak, sortutako material guztia jasoko duen web orria... eta hori guztia dagokion unitate didaktikoarekin, ikastetxe, euskaltegi eta antzekoetan errazago erabili ahal izateko.

Besterik bururatzen zaizu? Iradokizunak onartzen dira, bai jorratu beharreko gai berriei buruzkoak, bai eleberriaren izenburu posibleei buruzkoak. AURRERA!!!!