BADATOR "JENTILAK. ERRALDOI HILEZKORRAK"
Hilabetearen bukarean liburudenda guztietan topatu ahalko duzu "Jentilak. Erraldoi hilezkorrak". Baita gure online dendan ere.
Hilabetearen bukarean liburudenda guztietan topatu ahalko duzu "Jentilak. Erraldoi hilezkorrak". Baita gure online dendan ere.
Jentilbaratza Kultur Elkarteak antolatuako "Mitoaldia" programan parte hartu nuen Ataunen. Ohore izugarria maisuaren etxean egon ahal izatea. Mila esker guztiei.
Aurrekoetan baino gehiago kostatzen ari da, baina bidean dago hurrengo lana. "Jentilak. Gure arbasoen azken sekretua" gustatu bazitzaizun, hauxe ezin duzu galdu.
Eta gero eta jende gehiago erosten ari da beraien alea. Erreserbatu zurea eta argitaratzerakoan, hilabete honen bukaeran, bidaliko dizut.
Zer iruditzen zaizu? Lehenengo eleberriaren kolorearekin baina ezberdina aldi berean.
Berriro ere, Crowfunding kanpaina berria martxan jarri dugu "Jentilak. Erraldoi hilezkorrak" argitaratzeko. Trilogiaren bigarren zatia da, lehenengo liburuaren arrakastaren ostean, eta irakurleek eskatuta, udaberri honetan kaleratzeko asmoa dugu.
Berton, eleberriak aurkezteko bideoak topa ditzazkezue. Zuen gustukoak izango direlakoan....
"Jentilak. Gure arbosoen azken sekretua"ren izugarrizko harreraren ondoren, 2021. urte honetan trilogia honetako bigarren liburuaren azken zuzenketak egiten ari gara.