APIRILAREN BUKAERAN ESKURAGARRI
Liburu honetan, Aritza Bergara euskal mitologian adituak
sortu berri dituen hamasei kondaira aurkituko dituzu, izaki magikoen berezko
ezaugarriei eutsiz, baina, aldi berean, haien zereginak eguneratuz, egungo
gizartean indarrean jarrai dezaten eta ahaztuta gera ez daitezen. Irudi eta
testu ikusgarriak, antzinako kontakizunak teknologiarik aurreratuenarekin bat
egitearen emaitza, gure mitologia zaindu, aberastu eta zabaltzeko
helburuarekin. Hauekin batera, 16 bideo laburrak, izugarriak, izaki magikoak bizirik ikusteko.
Mitoek eta elezaharrek berebiziko garrantzia dute identitateen eraketan,
komunitate baten balioak, sinesmenak eta tradizioak transmititzen baitituzte. Ondare
ez-materiala dira. Narrazio horien bidez, pertsonek beraien antzinako
iraganarekiko lotura aurkitzen dute, eta baita kulturaren ulermen sakonagoa
lortzen dute. Mitoak eta kondairak iraganarekin lotzen gaituzten altxor
kulturalak dira, oraina ulertzen laguntzen digute eta aukeraz betetako
etorkizuna irudikatzera gonbidatzen gaituzte.
Gozatu zure irakurketarekin!