NOLA DATOR URRIA...

05/10/2025

Hernanin HA -Hernaniko Liburu Azoka- Dobera Euskara Elkartearen eskutik parte hartu ondoren, asteburu honetan Sarako haitzuloez gozatu dut, Jentilbaratza Ataungoak gidatutako bisita mitologikoekin. Bisita horietan bi herriak lotzen dituen historia kontatzen ziguten: Barandiaran izan da lotura, Euskal Herriaren mitologiako aditu handiena. Eta orain zer? Beno... datorren astean "A UN DISPARO DE DISTANCIA" jasoko dut eta bidalketak antolatzen hasiko naiz. Eta hurrengoa Bruma Negra-Laino Beltza, Plentzian urriaren 16tik 19ra egingo den eleberri beltzari buruzko topaketa. Zerbait geroago, 29an, Gau Beltzari buruzko topaketa batean parte hartuko dut Donostiako San Telmo museoan, Tauparen eskutik. Ondoren, azaroa etorriko da, mitoei, ohiturei eta abarrei buruzko hitzaldiarekin, Gernikako Libera gunean. Amaieran -29- Iskidi kalegira eta pertsonaia mitologikoen aurkezpena Abanto-Zierbenan... Eta azken txanpa horretan, hori guztiarekin batera, azken eleberriaren aurkezpenak egongo dira. Eta,  jada sumatzen den Durangoko Azokaren antolakuntzan buru belarri ibiliko naiz. Urtea amaitzeko modu egokia, jarduerarekin, idazketaz eta kultura-ondarearen zabalkundeaz gozatuz.
2026an kontatuko dizuet, baina Eguzkilore Liburuak aldatu egingo da, zerbait berria bihurtuko da... Horixe dute kultur proiektuek, bizirik daudela eta eboluzionatzen dihoazte. Baina hori aurrerago kontatuko dizuet. Oraingoz, ea topaketa hauetakoren batean elkar ikusteko aukera dugun. AURRERAAAA!!!!