HASI DA KANPAINA

13/03/2026


Beti esaten dut ez daukadala argitaletxe handirik atzean, baliabide handiekin, komunikabideekin harreman zuzenak dituena... Baina zuek zaudete, zuek zarete garrantzitsuena. Beste behin ere, "EUSKAL HERRIKO KONDAIRA MITOLOGIKOAK" liburu interaktiboa argitaratu ahal izateko dirua biltzeko kanpaina berri hau hasi dugu. Liburu horretan 16 kontakizun aurkituko dituzu eta, bakoitzari lagunduz, dagokion numen edo izaki mitologikoaren bideo labur baina ikusgarri bat. Kanpainara sar zaitezke, zure alea aldez aurretik erreserbatu, lagunekin partekatu... Ziur nago berriro ere helburua lortuko dugula, beraz, eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik. AURRERAAAA!!!!