Cart
0
0,00 €
2025. urte izugarria bizi ostean, indarberrituta nator, ideia asko buruan: gure mitología, umeentzako liburuak, Martín Alustizaren azken lana -hilko da edo hilko dut?-, Joseba Etxebarrietaren berragerpena, Pepe Sarria edo Eizagirre inspectorea... Puff!!! Zenbat bide jorratzeko, ezta? Nondik joko dugu? Zuk esan... Bidalidazu zure iritzia eta gero kasua egin edo ez, nire erabakia kar, kar. Baina kontutan hartzen ditut zuen balorazioak eta ideiak, noski. 2026. urte izugarria bizi, lagun!
