2026. URTEKO PROIEKTUAK

15.01.2026

2026 martxan.... Hilabete erdia daramagu eta dagoeneko aurtengo proiektuak lantzen ari naiz. Jakin nahi duzu zeri buruz izango dira? 

Alde batetik, hitzaldiak eskoletan. Atzo lehenengoa izan nuen Deustun, baina hemendik aurrera Tafalla, Barasoain, Beasain, Getxo, Otsagabia, Erandio, Mendigorria, Barakaldo... Eta liburu azoketan ere egongo gara Eguzkilore Liburuak.  Euskal Herri osoan zehar ibiliko naiz.

-Eta liburuak?- gadetuko didazue. Ba bai, umeentzako liburu bat aterako dut, gazteentzako beste liburu bat eta, denbora badaukat eta gustura geratzen banaiz emaitzarekin, beste eleberri beltz bat Martín Alustizarekin

Ez da gutxi, ezta? Aurrera lagunak!!!!